Páginas

2010/03/16

Mundua ezagutzeko prest?

Hurrengo egunetan bi parada izugarriak izango ditugu nola bidaiatu diru gutxirekin patriketan jakiteko.

Lehenengoa Gasteizko Hika Ateneon izango da. Gaur, martxoak 16, 19:30etatik aurrera Bolibia Txirringaz, diaporama goza dezakegu Koldo Zubizarretaren eskutik.
Martxoak 16an, 19:30etan
Hika Ateneo
Pintoreria Kalean 13
Alde Zaharra, Gasteizen


Beste alde batetik, hurrengo astean Santurtzin daukagu hitzordua. Martxoaren 24an (astezkena) Udal Euskara Sailaren eskutik izango dugun hitzaldi/diaporama: Alaskatik Ushuaiara bizikletaz 20:00etan Kresala aretoan. Endika Fernandez bidaiariak mundua ezagutzeko beste era bat azalduko digu.
Martxoak 24an, 20:00etan
Kresala Aretoa
José Miguel de Barandiarán Kalean, 12
Santurtzin

No hay comentarios: