Páginas

2010/03/04

Orekan



Juan Carlos Etxegoien "Xamar"
hizkuntzalari nafarra da. Erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiari buruzkoak. Halaber, ikuspuntu berriak bereganatu ditu hizkuntzaren arazoaren inguruan, batez ere José María Sánchez Carrión "Txepetx"en planteamendu ekolinguistikoak.

2001ean "Orekan. Herri eta Hizkuntzen ekologiaz" argitaratu zuen eta liburu honetan hizkuntzekin zerikusia duten gaiei buruzko gogoeta egiten du idazleak. Hizkuntzaren inguruko diskurtso teorikoak herritarrengana hurbiltzen ditu, eta horrekin batera, hizkuntzen zein gizakiaren garapenaren artean dagoen lotura estua nabarmentzen du, baita hizkuntzaren auziaren inguruan gogoeta bultzatu ere.

Gaur egun, era askotako faktoreen eragina medio, egunero hainbat hizkuntz galtzen dira. Ez badugu zer edo zer honen kontra egiten, eleaniztasuna desagertu egingo da eta homogeneitasun kulturala gailenduko da.
Hemen, euskara zaindu behar dugu. Nire partez, berbalagun talde batean nago nire herriko kaleetan euskararen soinua berreskuratzeko. Honi esker, Xamarren lana ezagutu ahal izan dut. Eskerrik asko Juanan zure jakinduriagatik.

Hizkuntzek egiten dute mundu hau anitza. Hauxe hobeto uler dezakegu liburu honekin. Irakurtzea merezi duelakoan hemen daukazue informazioa:

Xamar
Orekan. Herri eta Hizkuntzen ekologiaz

Iruñea: PAMIELA, 2001. 166 OR.
ISBN: 84-7681-345-7

No hay comentarios: