Páginas

2010/02/22

Fiesta Poliglota Jaia

Animatu! Etorri gurekin hitz egitera eta ondo pasatzera!

¡Anímate! ¡ven a hablar con nosotros y a pasarlo bien!

Come on! Join us! Let’s have a good time together!

Da'! Fa parte di questa serata. Siamo sicuri che ti piacerà un sacco!

Soyez nombreux! venez parler avec nous et passer un bon moment!

Venha visitar-nos e passe um dia enriquecedor e divertido!

Anímate! ven a falar connosco e a pasalo ben!

Komm doch! Komm, sprich mit uns und amüsiere Dich!

Приходьте весело провести час з нами і поговорити на різних мовах! Вам обов'язково сподобається!

Приходите весело провести время с нами и поговорить на разных языках! Вам обязательно понравится!

¡Anímat! ¡Vine a xerrar amb nosaltres i pasar-ho bé!

Mailing Fiesta Poliglota

2 comentarios:

jurgi azkarate dijo...

Festaren berri izan nuenean joateko asmoa irmoa hartu nuen, interesgarria izango zelakoan, halere, kartela ikusirik gogoa itzali egin zait bapatean, trixtetuta nago.
Nahiz eta asmoa ziur zintzoa den, kartelak isladatzen duena ez da hori. Gaztelera hutsean eginiko izenburua soilik irakurtzen da.
bai ziurrenik atzerritarrak "kaptatzeko" sistema bat da, baina irakurtzen den gauza bakarra hori da.
Erakunde "ofizialetatik" ez ginateke harrituko, euskaldunok ohituta gaudelako gure hizkuntza lokatzaren maila berean ikusten (nahiz eta, azken urteetan halere kontzientzia hartu duten). baina holako ekintza batean ikusteak trixte jartzen nau, oraindik gehiago zuen webean, informazioa emateko, euskara hutsean parrafo txiki bat besterik jarri ez duzuenean. Zorte on ekitaldiarekin baina hizkuntza sinbolikoki tratatzen duzuen bitartean ez naiz joango.

Dirurik Gabe - Sin Dinero Elkartea dijo...

Kaixo Jurgi,

zergatik "Fiesta poliglota" izena hartu genuen azalduko dizut.

Jaia antolatzean nola deituko dugun zeri buruzkoa den argi geratzeko pentsatu genuen.
Euskara inportantea da guretzat, noski, eta "Fiesta" izena erabiltzea erabaki genuen euskara baztertzeko ez, baizik eta edonork jakitea jaia izango zela gure ekimena. Batez ere horrelako hitza, "fiesta", erabaki genuen nahiko ezaguna delako gure mugatik kanpo, atzerritakoek badakite fiesta jaia delako, eta bere arreta harrapatzeko.

Adibidez, momentu batean pentsatu genuen "party" erabiltzea onena zela, baina horrela beste erasmus jai bat emango zuen, eta ez da hori. Orduan, azkenean "fiesta".

Gauza bera "poliglota"rekin gertatu zitzaigun, baina grekotik datorrenez, ez dago hainbeste arazorik, eta gainera hizkutza askok erabiltzen ditu, idazkera desberdinekin, baina hitz berea da.

Barkatu gure erabakia, batez ere jaian parte hartzeko asmoa ez daukazulako, benetan sentitzen dugu. Onartu dugu zure kritika, gure azalpena ontzat hartzea espero dugu.

Eskerrik asko