Gaur, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak jai berezi batekin jakinarazi nahi digute abian direla IDEIA BIRIBILEN 3. edizioa eta JET LAG IDEIAK, biak ala biak antolatuta pertsonen eta gazte jendearen ekimenak sustatzeko estrategiaren barruan.

Bide batez, aurreko edizio bietan irabazle suertatu diren ideien egileei egindako lana aitortu nahi digute. Beraz, bideo batzuen bitartez erakutsiko dira irabazitako 26 ideiak.
Horregatik, arratsalde honetan Dirurik Gabeko Eguna antolatu dugunok egongo gara Bilborock aretoan. Festan DJ bat, Travis Flint-en aktuazio bat, cateringa eta abar egongo da.
Animatu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario